Aitzgorri-Aratz zeharkaldi zirkularra Altsasuko Mendigoizaleekin

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak irteera antolatu du iganderako, azaroaren 14rako. Aitzgorri-Aratz zeharkaldi zirkularra eginen dute. Hitzordua goizeko 7:30ean jarri dute, Altsasuko Mendigoizaleak taldearen egoitzan. Aipatu ibilbidea egiteko material zabala prestatu dute Altsasuko Mendigoizaleek. Martxan parte hartzen duten mendizale guztiei CD bat emango diete, eta bertan ibilbideari buruzko dokumentazio zabala topa daiteke. Zehazki, ondoko materiala: ibilbidearen aurkezpena; ibilbidearen gida, azalpenekin eta argazkiekin; mendi mapa sestra-kurbekin; telefono mugikorrean deskargatzeko ibilbide-argazkia eta ibilbidearen arabera ordenatutako argazki sekuentzia; ibilbideko leku interesgarrien argazki-artxiboa; ibilbideko desnibeleko perfila; GPS-an deskargatzeko artxiboak (track), ibilbideari buruzkoak, sektorekako ibilbidekoak eta ibilbide osokoak. Aipatu CDa eskuragarri dago ere Arkatz liburudendan, Altsasuko Mendigoizaleak taldearen egoitzan eta Otzaurte bentan. Horretaz gain, CDan jasota dagoen informazio guztia Altsasumo Mendigoizaleen web orrian topa daiteke, ondoko helbidean: www.altsasukomendigoizaleak.com/noticias.asp?IdNoticia=52. 21ean Saioara Sakanako MendizaleekinSakanako Mendizaleek irteera antolatu dute hurrengo asteburuan, azaroaren 21ean. Asmoa Artesiagatik atera, Saioa mendia igo eta Lanzera jaistea da. Aipatu ibilbidera joateko autobusa antolatu dute, eta autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik, Sakanako gainontzeko herrietan mendizaleak hartuz. Joan nahi dutenek izena ohiko tokitan eman beharko dute.