Otsoportillokoa salatzeko mozioa aurkeztu du NaBaik

Guaixe 2010eko azaroaren 11

Altsasuko Udalak, bestalde, asteartean ezohiko bilkura eginen du. NaBaik mozioa aurkeztuko du eta haren bidez "gertakari faxisten aurrean gaitzespen sendoena eta arbuioa" azaldu nahi ditu eta, aldi berean, "oroigarria sinbolizatzen duen biktimen familiei babesa, maitasuna et elkartasuna" ere. NaBaik ingurua zaintzeaz arduratzen diren indarren arduradun politikoei gertakariak argitzeko eta halakoak berriro ez errepikatzeko zaintza zorroztea eskatuko du. Horrekin batera, koalizioak proposatu du Urbasa-Andiako Patronatua ardura dadila pintaketak garbitzeaz eta, errepikatuz gero, bost egunen buruan oroigarria lehengoratzea ere. Hala eginen ez balu oroigarria garbitzeaz Altsasuko Udala arduratzea proposatzen du NaBaik, beti ere, kostua dagokion erakundeari eskatuz.