Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marijose Oraa Ezker olaztiarrak Células caprichosas liburua aurkeztu zuen urriaren amaieran. Bularreko minbizia diagnostikatu zioten duela urte batzuk. Ordutik gaixotasuna gainditu zuenera arteko bizipenak eta sentimenduak liburura eraman ditu. Horretan lagundu zioten bere lagun Txus Iparragirre kazetariak eta Asun Goikoetxea margolariak.Liburuaren aurkezpenean leporaino bete zen Olaztiko liburutegia. Lekurik gabe, kanpoan geratu zenik ere izan zen. Horrelako harrera ikusita, Marijose Oraa Ezkerrek Sakanan liburuaren bigarren aurkezpen bat egitea erabaki du. Oraingoan Altsasuko liburutegiak hartuko du emanaldia. Txus Iparragirre ere bertan izanen da.