Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udazkenak abesbatzen zikloa ekarri du Altsasura. Cudilleroko eta Suediako abesbatzen kontzertu ederraren ondoren, azaroan Euskal Herriko abesbatzek hartuko dute txanda. Bihar, kontzertua eskainiko du Samaniego abesbatzak. Gasteizko abesbatza 1977an sortu zen. 30 urteko historian errepertorio zabala landu dute, Erdi Aroko gregorianoekin hasi eta musika garaikideraino. Obra sinfoniko koralek eta euskal folkloreak ere leku garrantzitsua dute. Gaur egun Arturo Goikoetxeak zuzentzen ditu abesbatzako 40 kideak. Altsasuarrak IruñeanAltsasuko Erkudengo Ama abesbatzak Iruñeko Kasino Berrian abestu zuen ostiralean. Altsasuko abesbatzak eman zion hasiera bertako abesbatza zikloari. Zortzi abesbatzetan lehena izan zen. Altsasuarrek kontzertu atsegin eta goxoa eskaini zuten. Iruindarrek harrera ederra egin zieten eta txalo zaparrada eskaini zieten.