Txotxongilo musikariak Altsasun

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Bihar arratsaldean antzerkiak eta musikak bat eginen dute Altsasuko kultur gunean. Taun Taun Teatro txotxongilo taldea soinuz eta sentsazioz beteriko maletarekin dator. Batuta antzezlanean, protagonista musika klasikoa da.Jendez beteriko geltokian jendea alde batetik bestera dabil. Trena badoa, baina maleta bertan geratu da. Zabaldu eta... Batuta txotxongiloa agertu da. Bere batutarekin bidaia musikal bat eskainiko digu, klasikoetan klasikoenetik gaur egungo klasikoetaraino. Bach, Mozart, Haendel eta Tchaikovskiren musikak lekua eginen dio Elvis Presley, Beatles edo jazz melodia ezagunei. Bidaia horretan Notatxo izanen du bidelagun.Itsaso Azkaratek, Karlos Odriozolak eta Iñaki Matak familiarteko antzerki ederra dakarte, 3 urtetik 12 urte artekoendako.