Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Artika Berrian. Bertan erabaki zen aurtengo finalisten zerrenda. Sakanako bi ordezkariek, Iaioak taldeak eta Mikel Goñi bakarlariak finalerako txartela lortu dute. Altsasuko taldea Etzakit taldearen Txikita abestiaren bertsioarekin sailkatu da eta Mikel Goñi berak sortutako Lore bat hartu dut abesti ederrarekin. Bost talde, bost bikote eta lau bakarlari sailkatu dira finalera. Sakandarrekin batera, Elizondon izanen dira Aurizberriko neskak, Maitane Aranburu, Nerea Galain eta Zuriñe Hidalgo eta Iruñea-Tuterako Ortzi eta Etxalarko Dantzari taldeak; Ainara Villanueva eta Edurne Errea (Aurizberri), Uxua Andueza eta Amaia Oiartzun (Bera-Alkotz), Naia Lopez eta Sabina Igiñiz (Iruñea-Arbontze), Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain (Elizondo-Ziaurriz) eta Saioa Crespo eta Amaia Zubeldia (Tutera) bikoteak; eta Arangurengo Maite Mene, Leitzako Naia Barriola eta Zizur Nagusiko Zuriñe Hidalgo bakarlariak.Beste behin ere, Nafarroako alderdi guztietako abeslarien bilgune izanen da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako finala. Euskarak eta kantu zaletasunak bilduko ditu guztiak. Bihar, 18:00etan jokatuko da final handia, Elizondoko Lur aretoan.