Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen astean Fernando Remacha Tuterako musikagilea omendu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean. Nafarroako sei konpositorek parte hartu zuten omenaldian, Teresa Catalanek, Carlos Etxeberriak, Jesus Etxebarriak, Juan Jose Eslavak, Fermin Bernetxeak eta Agustin Gonzalez Acilu altsasuarrak. Fernando Remacha 20. mendeko musikagile garrantzitsuenetakoa da. Gainera, Pablo Sarasate kontserbatorioaren sustatzaileetako bat izan zen. Iaz, hil zeneko 25. urtemugan, haren omenezko obrak enkargatu zituen NUP-k. Belaunaldi ezberdinetako musikagileek obra bana eskaini zioten Tuterako musikagileari, pianorako hiru eta biolinerako hiru. Agustin Gonzalez Acilu altsasuarrak Límites serieko Límites 2 pieza eskaini zion. Bertan, muga espresioarekin jolas egiten du, teknikoki eta ideologikoki.Ostegunean mustu zituzten sei obrak NUPen. Kontzertua grabatu egin zuten eta CD bat editatuko dute. Gainera Radio Clasican entzuteko aukera izanen da.