Montxo Armendarizek bere lehen filma zuzendu zuen 1984an: Tasio. Esan daiteke hura izan zela Nafarroako kalitatezko zine garaikideari hasiera eman zion filma. 25 urte geroago, Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak (NIAZI) hainbat ekitaldi antolatu ditu film eder hura gogora ekartzeko. Horien artean dago Tasio, 25 urte erakusketa. Joan zen astean iritsi zen Altsasuko Iortia kultur gunera eta bertan izanen da hilaren amaierara arte. Filmaz1984an Tasio filmak aho zabalik utzi zuen Donostiako zinemaldiko kritika. Montxo Armendarizen lehenengo filmak zilarrezko Maskorra irabazi zuen eta kritika onak egin zizkioten egunkari ezagunenetan. Elias Querejeta ekoizlearen eskutik, Armendarizek pantaila handira eraman zuen Lizarraldeko ikazkin baten bizia. Azken urteetan alboratuta zegoen gaia, herriko bizimodu xumea hartu zuen esku artean. Errealismo sakona, paisaiaren indar handia eta herri xeheko pertsonaiak. Horiek dira Tasio filmaren arrakastaren ardatzak. Filmak 20 bat sari eta errekonozimendu jaso zituen. AurrekariakHiru urte lehenago, Carboneros de Navarra dokumental laburra zuzendu zuen Montxo Armendarizek, Anastasio Otxoa, egiazko Tasioren bizitzan oinarritua. Galtzear zegoen lanbide eta bizimoduaren irudiak jaso zituen. Hortik sortu zen bere lehen filmaren ideia. Zenbait ekoizleren ezetza jaso ondoren, Elias Querejetak zuzendari gaztearen alde egin zuen apustu. Luxuzko lan-taldea hartu zuen. Azaroak 26 eta 28Azaroko azken asteburuan Tasio filma emanen dute Altsasuko Iortia kultur gunean, Zineforumean.ErakusketaFilmaren artxibo-materialak osatzen du erakusketa: filmazioko argazkiak, gidoia, story board, lan-dokumentazioa eta abar. Txondor batek filmaren zati ezagunenetakoa ekarriko digu gogora. Filmaketa hartu zuten Lizarraldeko herriek eta bertako biztanleek ere lekua izanen dute erakusketan. Erakusketa Tasio filma posible egin zuten guztiendako omenaldia da. Azaroaren 28ra arte, asteartetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, eta igandean 18:30etik 20:30era, Altsasuko Iortia kultur gunean.