Banku lapurreta antzokira

Guaixe 2010eko azaroaren 19a

Nafarroako La nave antzerki taldeak umore garratza ekarriko du Altsasuko antzerki ziklora, La Reme tenía un precio antzezlana.Bizitzak emandako astinduekin gogaiturik, Reme banketxe batean sartzen da. Aurretik 20 aldiz ikusi du Woody Allenen Toma el dinero y corre filma, batez ere, zer ez den egin behar ikasteko. Poltsan pistola du eta edozer egiteko prest dago. Han Ramirorekin egiten du topo eta bien arteko topaketak espero ez ditugun ondorioak izango ditu.