Sarrionaindia testu bazkan

Guaixe 2010eko azaroaren 19a

Kima euskara taldeak euskal literaturan barna bidaiatzeko gonbitea egiten digu hilero. Urriko azken asteazkenean, hilaren 24an, Joseba Sarrionaindiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburua ezagutzeko aukera izanen da. Hitzordua Altsasuko Gure Etxea eraikineko bigarren pisuan da, 19:00etan. Interesatuek izena eman dezakete Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidiean. Horretarako hilaren 22ra arteko epea dago.Testu bazka lagundutako irakurketa egitean datza. Euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Denen artean hura irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderez bidez, guztien artean testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen dira. Ez da etxeko lanik eta saio guztiak independenteak dira.