Serio jokatu baina galdu egin zuen Altsasuk

Guaixe 2010eko azaroaren 15a

Hasieran parez-pare aritu ziren Uharte Iruñeko Itaroa eta Altsasu. Serio jokatu zuten altsasuarrek, baina gutxinaka-gutxinaka Itaroa partidaz jabetu zen, baloia dominatuz eta Altsasuarren atean arriskua sortuz. Bigarren zatian Altsasu 10 jokalarirekin gelditu zen arbitroak Goikoetxea kaleratu eta gero, eta Iruñerrikoak etengabe saiatu ziren, azkenean 2-0 irabaziz. Sailkapen orokorrean Universidad de Navarra da liderra, 28 punturekin. Altsasu 14.a da, 5 punturekin. Larunbatean Ultzaman jokatuko du Altsasuk, sailkapenean 12.a den Ultzamaren kontra. Ea ongi jokatzen jarraitzeaz gain, hiru puntuak ekartzen dituzten.