Club de Baloncesto Alsasua-Altsasuko Saskibaloi Taldea (CBASK) klubak aurtengo denboraldiko aurkezpena eginen du igandean Altsasuko Zelandin, goizeko 11:00etan. Altsasuko klubean aritzen diren talde guztien aurkezpena eginen da, eta ekitaldira hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Aurkezpenaren ondoren, gizonezkoen senior mailan dabiltzan Altsasuko bi taldeen arteko derbya jokatuko da Zelandin, 12:00etan, derby interesgarria. Asteburuko emaitzakAltsasuko Saskibaloi klubeko taldeek - CBASK eta Clientes CAN Alsasua - asteburuan egindako lana hartuko dugu hizpide. Gizonezkoen senior mailako 2. Maila autonomikoan Altsasuko bi talde ari dira lehian. Huarte taldeari 53-61 irabazi zion CBASK F taldeak, eta CBASK J-k ere garaipena lortu zuen, 52-45, Peña Azagresaren kontra. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 12+6 punturekin. CBASK F bosgarrena da, 9+1 punturekin, eta CBASK J seigarrena, 9+1 punturekin. Asteburuan bi talde altsasuarrek derby ikusgarria jokatuko dute Zelandin, 12:00etan. Gizonezkoen junior mailan CBASK Altsasuko taldea 106-32 gailendu zitzaion Zona Media CB Oliteri. Sailkapenan lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 10 +5 punturekin. Larunbatean IES Plaza de la Cruz hartuko du CBASK-ek, 15:00etan. Gizonezkoen kadete mailan Solar Oncineda A liderrak 79-65 irabazi zion Clientes CAN Alsasuari. Solar Oncineda A taldeak lidergoan jarraitzen du, 9+3 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua bigarrena da, 9-1 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko dute altsasuarrek, Zizurko Ardoi A taldearen kontra, 9:30ean. Emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako lehen multzoan, Gazte Berriak A taldeak 60-40 hartu zion menpean Clientes CAN Alsasua J-ri. Burlada B da liderra, 6+3 punturekin eta Altsasuko taldea hirugarrena da, 5-3 punturekin. Asteburu honetan ez du jokatuko. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako laugarren multzoan, Liceo Monjardin B taldeari 24-32 irabazi zieten Clientes CAN Altsasua G taldekoek. Altsasuarrak dira liderrak, 8+4 punturekin, eta larunbatean Burlata C taldearen kontra jokatuko dute Altsasun, 10:50ean. Bukatzeko, nesken haur mailan Carmelitas Vedruna taldeari 8-46 gailendu zitzaion Clientes CAN Alsasua. Sagrado Corazon da liderra, 8+4 punturekin, eta bigarrena Clientes CAN Alsasua da, 6+3 punturekin. Larunbatean Sagrado Corazon taldea hartuko dute altsasuarrek, goizeko 9:30ean.