Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean Igartexeko langileek kontzentrazioak egin zituzten zor zitzaizkien lau nominak kobratzeko eskatuz. Haietako baten dirua jaso dute, baina oraindik ere hiru nomina dituzte kobratzeko. Asteartean bildu ziren zuzendaritza eta enpresa batzordea (UGT 2 eta CCOO 1). Langileen ordezkariek jakinarazi digutenez, zuzendaritzaren asmoa da enpresa ixtea eta soilik komertzializatzaile gisa uztea. Bestela esanda, 30 langiletik bizpahirura pasatzea. Langileen ordezkariek espedientea aurkeztu arte ez dutela ezer sinestuko esan digute eta gaineratu dute: "nominak ordaintzeko dirurik ez badu nola pagatuko ditu kalte ordainak?"