Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kangu Udal Ludotekak sare sozialak deskubrituz tailerra antolatu du gaurko, Iortia kultur gunean 17:00etatik 20:00etara. Haren bidez sare sozialei buruzko informazioa eta gomendio praktikoak jasoko dituzte guraso eta hezitzaileek. Horrela, egunerokoan haur eta gazteei laguntza eskaintzeko aukera izanen dute bai gurasoek, bai irakasleek. Tailerrak Facebook, Tuenti edo Twitter moduko sare sozialak hobeki ezagutuko dituzte: zer diren, zertarako diren, haien aurrean nola jokatu eta beste azalduko da. Aldi berean, zein arrisku dauden eta zenbait gomendio jasoko dituzte. Jostailu erakusketaGaur, Iortia kultur gunean, 17:00etatik 20:00etara, jostailuak eta aisialdia erakusketa ikusgai izanen da. Kangu Udal Ludotekak antolatu du.