Liburu truke bustia

Guaixe 2010eko azaroaren 22a

Domekan liburu zaharraren truke ale berria eskuratzeko aukera izan zuten altsasuarrek. Eguraldi kaxkarraren ondorioz Kima euskara taldeak Gure Etxea eraikineko beheko solairura eraman zuen azoka. Literatura zaleek bi ordu izan ziren gustuko liburua aurkitzeko. Zenbait haur eta gaztek egin zuten trukea. Helduak nagiagoak izan ziren. Bertaratu zirenek orri-markatzaile propioa egiteko aukera izan zuten eta Kima euskara taldearen oparitxoa jaso zuten. Aurreneko liburu truke azokan baina truke gutxiago izan baziren ere, Kimak balorazio ona egin du. Durangoko azokaren eta Gabonen atarian, zenbaitek ideiak hartuko zituen esperantza azaldu dute. Soberan gelditu ziren haur eta gazte literaturako liburuak altsasuar berrien familiei banatuko zaizkie, euskarazko gutxieneko liburutegi bat izan dezaten.Kima euskara taldeak eskerrak eman dizkie azoka posible egin zuten erakundeei, euskaltegiari eta Altsasuko ikastetxeei.