Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak horixe adierazi du. Altsasu, emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako udal eta entitateen artean dago. Gaur Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta adierazpena egin dute. Udalak emakume izateagatik gauzatzen den indarkeriaren aurkako salaketa eta gaitzespena adierazi du. Udalak nabarmendu duenez, "emakume izateagatik pairatzen den indarkeriaren aurkako tratamenduak integrala, diziplina anitzekoa eta epe luzerakoa izan behar du". Altsasuko Udalak, bestalde, emakumeekiko indarkeria "emakume nahiz gizonezkoei dagokion gizarte arazoa" dela uste du. Horregatik, "emakumeek jasaten duten erasoaren aurrean, jarrera aktiboa eta konpromiso sozial eta pertsonala" aldarrikatu du. Izan ere, "indarkeria matxista estrukturala eta gizon-emakumeen arteko botere desberdintasunean oinarritutako harreman soziokulturaletan du itorburu". Emakumeek jasaten dituzte eraso nabari eta bistakoekin batera hain nabarmenak ez direnak ere badaudela gogora ekarri du udalak. Agerikoak ez izanda ere "mingarriak" dira. Horien kontra ere egin behar dela esan du Altsasuko Udalak.Programazioa Ostiralean eta domekan Nagore filma Iortia kultur gunean.