Atzoko eta gaurko filmak Iortian

Guaixe 2010eko azaroaren 26a

Altsasuko Iortia kultur gunean bi film esanguratsu ikusteko aukera izanen dugu asteburuan. Zineforum sailak Tasio film klasikoa ekarriko digu. Montxo Armendarizen film aitzindariak 25 urte bete dituen honetan, zinemara itzuliko da. Domekara arte, filmaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dugu Iortia kultur guneko erakusketa gelan.Bestalde, gaurkotasuneko pelikulen atalean, berriki mustutako Nagore dokumentala eskainiko dute. Altsasuko zuzendari Helena Tabernaren azken lana ezagutzeko aukera paregabea da.