Azken momentuan galdu zuen Altsasuk

Guaixe 2010eko azaroaren 22a

Ultzamak eta Altsasuk Lekunberrin jokatutako partida oso gogorra eta lehiatua izan zen. 26. minutuan Ultzama aurreratu zen, falta baten jaurtiketaren ondorioz, Jonek sartutako gol bati esker. Bigarren zatian asko presionatu zuen Altsasuk eta bana berdintzea lortu zuen 78. minutuan Davidek sartutako golari esker. Hortik aurrera bi taldeek garaipena lortzeko gogor borrokatu zuten. 93. minutuan arbitroak Davila kanporatu zuen, Ultzamako jokalari bati egindako erasoarengatik, eta Mikelek penaltyz sartutako golari esker 2-1 irabazi zuen Ultzamak. Sailkapen orokorrean Universidad de Navarrak jarraitzen du lider, 31 punturekin. Altsasu 14.a da, 5 punturekin. Larunbatean Altsasuk 3 punturekin 15.a den Urbasa taldea hartuko du Dantzalekun. Puntu faltan dauden bi talderen arteko lehia gogorra izango da, Altsasuk irabazi beharrekoa.