Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Club Baloncesto Alsasua - Altsasu Saskibaloi Taldeak (CBASK) denboraldiko aurkezpena egin zuen igandean Zelandi kiroldegian. Guztira 122 jokalari ari dira Altsasu Saskibaloi Taldean, pre-mini mailatik hasita senior mailara arte 11 taldetan banatuta. Haien lana bideratzen 15 entrenatzaile daude. Talde potoloa, beraz. Taldeka argazkia atera eta gero, jokalari eta entrenatzaileek talde argazkia atera zuten. Ondoren, senior mailan ari diren CBASK-eko bi taldeen arteko derbya jokatu zen. Oso partida zirraragarria izan zen, laugarren laurdenean bi taldeek berdindu baitzuten. Luzapena jokatu behar izan zen eta CBASK J taldeak, gazteenek osatutakoak, 60-66 hartu zuen menpean CBASK F. Aurkezpen bikaina borobiltzeko partida ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten sakandarrek. CBASK-en asteburuko emaitzakAltsasuko Saskibaloi klubeko taldeek - CBASK eta Clientes CAN Alsasua - asteburuan egindako lana hartuko dugu hizpide. Gizonezkoen senior mailako 2. Maila autonomikoan Altsasuko bi talde ari dira lehian, eta aipatu dugunez euren arteko derbya izan zen. CBASK F taldeari 60-66 gailendu zitzaion CBASK F. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 14+7 punturekin. CBASK J bosgarrena da, 11+2 punturekin, eta CBASK F zazpigarrena, 10-1 punturekin. Larunbatean Uharte Iruñean ariko da CBASK J, Huarte taldearen kontra, 19:00etan. Eta Zangozan ariko da CBASK F, Cantolaguaren kontra, 18:00etan. Gizonezkoen junior mailan CBASK Altsasuko taldea, liderra, 85-37 gailendu zitzaion IES Plaza de la Cruz taldeari. Sailkapenean lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 12+6 punturekin. Larunbatean Zangozan jokatuko du Altsasuko taldeak, 16:00etan, Cantolaguaren kontra. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeak 75-69 hartu zuen menepean Zizurko Ardoi. MB Solar Oncineda A taldeak lidergoan jarraitzen du, 11+4 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua bigarrena da, gertuago, 11+1 punturekin. Larunbatean Burlatan jokatuko dute altsasuarrek, Burlata A taldearen kontra, 12:10ean. Emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako lehen multzoan Clientes CAN Alsasua J-k atseden jardunaldia zuen. Toki Ona Bortziriak taldea da liderra, 8+4 punturekin, eta Altsasuko taldea laugarrena da, 5-3 punturekin. Larunbatean Arangurenen jokatuko dute altsasuarrek, 11:30ean, Aranguren B taldearen kontra. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako laugarren multzoan, Clientes CAN Alsasua G taldeak gutxigatik galdu zuen, 52-54, Burlata C taldearen kontra. Altsasuarrak orain bigarrenak dira, 9-1 punturekin, eta larunbatean IES Basoko B taldea izanen dute arerio, 12:10ean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailan, Clientes CAN Alsasuak 59-17 hartu zuen menpean Sagrado Corazon. Oraindik ere Sagrado Corazonek jarraitzen du lidergoan, 9-1 punturekin, eta bigarrena Clientes CAN Alsasua da, 8+4 punturekin. Larunbatean Iruñean jokatuko dute altsasuarrek, 12:30ean, Plaza de la Cruz taldearen kontra.