Frontoia eta tabernaren mantenua emateko

Guaixe 2010eko azaroaren 25a

Atabo Altsasu S.L.-k frontoiko tabernaren eta instalazio horren mantentzearen kargu egiteko baldintza plegua onartu du. Interesatuek abenduaren 10a arte (14:30ak arte) dute proposamenak aurkezteko aukera. Eskaerak, udal bulegoen erregistroan aurkeztu beharko dira.Atabo Altsasu S.L.-k jakinarazi duenez, lehiaketarako baldintzak udaletxean edota Zelandi Kiroldegian  jasotzeko aukera izanen dira.