Milurteko Helburuak ezagutu nahi dituzu?

Guaixe 2010eko abenduaren 1a

Hala bada pasa zaitez hilaren 9tik 20ra Gure Etxea eraikinetik eta bisitatu Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak jarritako erakusketa: El poder del cambio en tus manos. Erakundeak, gainera,  Milurteko Helburuei buruzko tailerrak ere antolatu ditu. Bakarren batek izena eman nahi badu 690 710 356 telefonora hots egin dezake. Erakundeak, bestalde, adierazi nahi du ekintza errazekin arazo globaletan eragiteko gaitasuna dutela pertsonek.