Sexu indarkeria leporatu diote gizon bati

Guaixe 2010eko abenduaren 1a

Emaztea jotzeagatik 50 urteko gizon bat atxilotu zuen Foruzaingoak azaroaren 23an. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Foruzainek establezimendu batera joateko deia jaso zuen. Han zegoen emakumeak poliziei esan zien senarrak jo egin zuela. Osasun etxera eraman zuten emakumea eta han lesio partea egin zioten. Ondoren, gizona atxilotu zuten.Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.