Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak Emakumeari Arreta Zentroetako zuzendaritzari honako eskaerak egin dizkio: 12 eta 30 urte bitarteko altsasuarrei eskainitako sexu aholkularitza zerbitzua hilean bi ostiraletan ematea; zerbitzua urrian hasi eta ekainean despeditzeko; bere ordutegia 17:00etatik 19:00etara izatea; zerbitzua elebiduna izan dadila eta, azkenik, udalarendako kosturik izan ez dezala. Altsasuko Udala Intxostiapunta gaztegunean egoitza eta materialak uzteko prest agertu da. Altsasuko Udalak gazte batzordeak proposatutako mozioa aho batez onartu zuen. Musika eskolaBilkura berean Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu zion lehenbailehen ezarri dezala musika eskolen finantziazio sistema justu, egonkor eta erreala. Altsasuko Udalak, bestetik, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eskatu dio gaia aztertuko duen lantalde bat sor dezala. Izan ere, Altsasuko Udala kexu da Nafarroako Gobernuarekin, bere legedia ere betetzen ez duelako. Araudiak dioenez, musika eskolen finantziazioa hiru bideetatik lortuko da: ikasleen matrikulak, udalak eta gobernua. Legearen arabera, aurten Nafarroako Udalak 100.000 euro inguru jarri beharko lituzke Altsasuko musika eskola mantentzeko, baina soilik 35.093,11 euro eman ditu. Aurrekontuaren %12 besterik ez. Gauzak horrela Altsasuko Udalak 200.000 euro baino gehiagoko ekarpena egin behar izan du, hau da, aurrekontuaren %60. EuskaraUdalak ere Toki Administrazio Departamentuari eskatu dio administrazio elektronikoa jartzeko beharrezko bitarteko guztiak euskaraz ere egon daitezela Nafarroako eremu euskaldunean.