Arfeko langileek 11rako manifestazioa deitu dute

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Arfeko langileen egoera ez da konpondu "eta egunak pasa ahala gero eta okerragoa da". Atzeratutako soldatak eta KPIaren atzerapena kobratu gabe jarraitzen dute  157 langileek. Protesta moduan egunero lantegi aurrean kontzentrazioa egiten dute, asteazkenetan izan ezik, azokan egiten dutela. Langileek, hala ere, protesta egutegia prestatzen hasi dira eta abenduaren 11n, larunbata, 19:00etan, manifestazioa deitu dute. Horrekin batera, lan uzteak egiten hastea ez dute baztertzen. Zuzendaritzaren aldetik berririk ez dutela jaso aurreratu digute langileen ordezkariek. "Ordainketa egutegia aurkezten du eta gero ez du betetzen". Bideragarritasun plan bat beharrezkotzat jo dute eta lisatzaile-lehorgailuaren ekoizpena "kea saltzea". Udala langileekinAurreko ostegunean egindako bilkuran Altsasuko Udalak Arferi exijitu zion 157 lanpostuak mantentzeko eta atzeratutako soldatak ordaintzeko. Horrekin batera, Altsasuko Udalak Enpresa Kontseilari Jose Maria Roigi bitartekaritza eskatuko dio, enpleguak mantendu ahal izateko. Udal bilkuraren ondoren 100 bat pertsonek kontzentrazioa egin zuten udaletxeren aurrean. Langileen ordezkariek kaleratzeak egon daitezkeela aurreratu dute.