Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 18ra arte Altsasuko Iortia kultur guneak lekua eginen dio Arte Garaikideari. Nafarroako zenbait herrietan egon eta gero, Post erakusketa mugikorra Sakanara iritsi da aste honetan. Haren helburua Nafarroako kalitatezko Arte Garaikidea ikusleengana gerturatzea da. Horretarako aukera dugu sakandarrek.GorputzaHorixe izanen da lehen edizioaren gaia. Fin de cuerpo: proponemos terapias lanarekin, gai horretan murgildu da Veronica Eguaras, aurtengo protagonista. Nazioarteko artistek eta artista taldeek osatuko dute erakusketa.Gorputza eta naturaren arteko harremana; gorputza kontsumo gai bat gisa; gorputza natura eta teknologia uztartzearen emaitza... Gai beraren ikuspegi ezberdinak dira. Artistak argazki, marrazki, dokumental, bideo- dantza, maniki eta eskulturaz baliatu dira haien mezua zabaltzeko.Krisiaren gainetikEz dira artearendako garai onak. Oztopoen gainetik, Nafarroako zazpi udalek, Agoitz, Altsasu, Baztan, Burlata, Iruñea, Noain eta Zangozakoek, bat egin dute ekimen interesgarria aurrera ateratzeko. Elkarlanean, Arte Garaikideak Nafarroan duen hutsunea gainditzen ahaleginduko dira. Egitasmoak 17.000 euroko aurrekontua du.TailerraErakusketa hutsetik haratago, haur eta helduendako tailerrak ere izanen dira. Bitartean taldeak De la piel a la memoria: rebuscando en el álbum del cuerpo tailerra eskainiko du. Adin guztiendako egokia da. Abenduaren 11n, larunbatean, izanen da 18:00etatik 20:00etara. ProiekzioakBi proiekzio ikusteko aukera dugu: abenduaren 9an, Vers Matilde eta abenduaren 16an, Balcan Baroque.