Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itziar Nazabalen artelanek Erromarako eta Valentziarako bidea hartuko dute datozen egunetan. Altsasuarrak bi hirietako arte galeriatako talde erakusketetan parte hartuko du. Bertaratzen direnek Altsasuko artistaren azken lanak ezagutzeko aukera izanen dute. Nazioarteko erakusketaErromako Deglizingari galerian L’ Equilibrio erakusketa mustuko dute bihar. Erakusketa irekita egonen da hilaren 19ra arte. Nazioarteko 40 artista hautatu dituzte bertan parte hartzeko, tartean, Itziar Nazabal. Artista guzti horien artean nabarmentzen denak urte osoko erakusketan parte hartzeko aukera izanen du. "Niretako nahikoa sari da erakusketa honetan parte hartzea" adierazi digu altsasuarrak. Sakanako artistak Ensueño de un sexo exagerado 1 koadroa eramanen du, izen bereko seriekoa. Oihal gaineko teknika mistoko koadro koloretsua da. Artista berritzaileaArte kritikoek Altsasuko artista gaztearen ikertzeko eta esperimentatzeko gogoa azpimarratzen dute. Bide horretatik bere artelanek nortasun berezia dute. Testura eta emozio esplosioak daude bere obraren oinarrian. Esplosioak leherketa hutsean geratzen dira batzuetan eta beste batzuetan horietatik irudia sortzen da. Orain urrats berria eman du altsasuarrak eta margo leherketak irudi erotikoekin uztartu ditu. Horren emaitza da Ensueño de un sexo exagerado seriea. Emakumeen erakusketaValentziako Oriente y Occidente Galeriak Temps de Dones erakusketa hartuko du abenduaren 10etik ilbeltzaren 8ra. Izenak dioen bezala emakumeen artelanak izanen dira erakusketa gelan. Zehazki 12 emakumek parte hartuko dute, genero indarkeriaren aurkako egitasmoan. Galeriak hala eskatuta, tartean da Itziar Nazabal. Ez da altsasuarrak arte galeria honekin lan egiten duen lehen aldia eta, dirudienez, marka utzi zuen.Altsasuko gazteak teknika nahasiko 8 mihisez osaturiko obra aurkeztu du. Lientzoek zein bere aldetik izaera propioa dute, baina batera obra bakarra osatzen dute.