Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kangu Udal Ludotekak eguberrietan familia bizitza eta lana kontziliatzeko Bateragarria, Dibertigarria programa eskainiko du. Ludotekaren eskaintza horren bidez 3 eta 12 urte bitarteko haurrek hainbat jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute. Programa abenduaren 23, 24, 27, 28, 29, 30, 31 eta ilbeltzaren 3, 4, eta 5ean gauzatuko da. Bi ordutegi daude, 8:30etik 13:30era da lehentasunezkoa. Plazak beteko ez balira 11:00etatik 13:30era litzateke, ludotekan. Haien seme-alabak programara eraman nahi dituzten gurasoek 012 telefonora hots egin beharko dute. Izena emateko epea ilbeltzaren 4an despedituko da. Altsasukoak ez diren haurren matrikulak ere onartuko dira. Baina horiek programan parte hartuko dute baldin eta altsasuarrek plaza hartu ondoren bakarren bat hutsik geldituko balitz. 40 haurrendako da eskaintza. Lehentasunezko ordutegian (8:30etik 13:30era) izena ematen dutenek plaza ziurtatuta izanen dute. Ordutegi horren alde egiten dutenek 30 euro ordaindu beharko dute eta erdia beste aukeraren alde egiten dutenek. Hobariak ere zehaztu ditu udalak.