Sunsundeguin soldata murrizketak proposatu ditu zuzendaritzak

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Sunsundeguiko kudeatzaile Ignacio Murillok honako proposamena egin dio enpresa batzordeari (UGT 5, ELA 4, LAB 3 eta independente 1): 2011n soldatak %5 murriztea. Hortik aurreztutako dirua  ordainsari aldakor batera pasako da eta langileek berreskuratuko luke te enpresak etorkizunean irabaziak izanen balitu. Horretaz gain, 2012 et 2013 urteetan soldatak izoztea proposatu kudeatzaileak. Hurrengo bi urteetan soladatak %2 igotzea proposatu du ere. Sunsundegui azken bi urtetan Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzekin egin du aurrera eta zuzendaritzak lehenbailehen etekinen bidera eraman nahi enpresa. Aldeak ez dira oraindik negoziatzera eseri. Bilera MadrilenAurreko ostegunean UGTko Nafarroako Industria Federazioko kideak, PSNko Anai Astiz eta Jose Ignacio Murillo kudeatzailea Renfeko Mantenu eta Fabrikazioko zuzendari nagusi Avelino Castrorekin bildu ziren. Altsasuko enpresa aurrera egiteko laguntza eskatu zioten Renfeko buruari. Sunsundeguik, jakina denez, autobusak karrozatzeaz gain trenekin ere lan egiten du eta Renfe moduko bezero batek lan karga handiko lioke.