Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nire gorputzaren albumean miatzen esaldiarekin osatzen da abenduaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Iortia kultur gunean izanen den Tailerra. Altsasuar guztiei zuzenduta dago eta, besteak beste, belaunaldien arteko ulermena sustatu nahi du. Horregatik parte-hartzaileek binaka joan behar dute, haur eta helduek. Larruazaleko markak gertakari eta historia koletiboak agerian uzteko balioko du. Hortik abiatuta dokumentu plastikoan familia-talde bakoitzak bere esperientzia eta sentimentuak islatuko ditu.