Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtea ixteko, aurreko ostiralean Gastronauta Foralak taldekoak topaketa gastronomikoa antolatu zuen. Iruñeko Baluarte jatetxean egindako afari-topaketan eguberrietako produktuak eta delikatessen-ak osatu zuten menua. Enrique Martinez Baron sukaldariak prestatu zuen menua eta horretarako Altsasuko Katealde enpresako foie (hainbat erara prestatuta), cavak eta txanpainak eta turroiak. Sukaldariak Carla Royo-Villanovaren eta bere kosmetikoen laguntza izan zuen inspiratzeko.Gonbidatuen artean, besteak beste, Bulgariako Kubrat printzea, Alvarno etxeko Alvaro Castejon eta Arnaud Maillard diseinatzaileak.