Greba Arfen

Guaixe 2010eko abenduaren 14a

Arfe enpresako 157 langileak grebara deituak izan dira aste honetan.Erantzun zabala izan du deialdiak eta lantegia gelditu egin da. Langileak enpresa atean bilduta egonen dira egun hauetan. Protesta neurri horrekin langileek atzeratutako soldatak kobratzeko eskatu dute. Izan ere, enpresak udako estra, lastaileko soldataren erdia eta azaroko nominak zor dizkie. Abenduakoa eta urte akaberako estra ez dute kobratuko. Eta aurreikuspenen arabera ilbeltzekoa kobratzeko ziurtasunik ez dute. Aurreikuspen horiek beteko balitz Arfeko langileak ilbeltza akaberan langileak bost nomina kobratu gabe egonen lirateke. Enpresa batzordetik (UGT 4, ELA eta LAB bina eta CCOO 1). jakinarazi digutenez zenbait familien egoera dagoeneko oso larria da, "dirua ez da sartzen eta gastuak daude". Arfeko gerentziatik azaldu dietenez, "ilbeltzaren 30ean finantziazioa badago nomina guztiak ordainduko dira". Salaketa Langileen ordezkariek enpresarendako bideragarritasun plana eskatu dute behin eta berriz. Kudeaketarekin kexu dira. "Epe motz eta ertainerako enpresa proiekturik ez dago". Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "enplegu erregulazio espedienteak (EEE) onartzeko aurkeztu zen bideragarritasun plan bakarra lisatzaile-lehorgailu produktu berria da. Egun ez dago merkatutan eta hilik dagoela uste dugu". Zuzendaritzak eskatu dituen EEEk ez direla guztiz erabiltzen, "neurrigabeko eskaera egiten du. Bestalde, langileen batzordeak kritikatu egin du zuzendaritzak taldeko beste enpresa bati, Igartexi, postontzien fabrikazioa eta muntaia azpikontratatu diola. 6 eta 8 langileri lan ematen die horrek. Aldi berean, kudeaketa "eskasa" egitea leporatu diote zuzendaritzari. Langileen ordezkariek horren adibide gisa jarri dute: bost urtetan lau produkzio buru izan dituztela; taldeko enpresei kobratzen zailak izanen diren 2.325.000 euroko maileguak egin dizkiela edo kontuak auditatuta ez daudenez, dokumentazioak ez duela sinesgarritasunik. BileraArfeko langileen ordezkariek enpresak bizi duen egoeraren berri  zuzenean eman nahi diote industria kontseilari Jose Maria Roigi. Altsasuko Udalaren, sindikatuen eta Nafarroako Parlamentuko taldeen bidez bilera eskaera luzatu diote baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Manifestazioa Arfeko langileei babesa azaltzeko larunbatean mila bat pertsonak manifestazioa egin zuten Altsasun. Gure soldatengatik, gure etorkizunagatik eta Sakanagatik. Konponbidea orain leloa zuen ibilbidea zabaldu zuen pankartak. Adin guztietako jendea bildu zen manifestazioan eta Arfeko gerentziaren kontrako hainbat lelo oihukatu zituzten.Arfeko bilakaeraren kronologia2008    Salmenta jaitsieragatik 40 langile kalera.2009-05    Enplegu erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu zuen enpresak. Negoziatu ondoren, 115 langile hartu zituen, 100 egun urte batean, urte erdi luzatzeko aukerarekin. Aldeen arteko negoziazioaren ondoren espedienteetan zenbait hobekuntza lortu zituzten langileek. Espedientearen %25 besterik ez zen erabili2009-08    37 teknikari eta administrariendako EEE. 100 egun 18 hilabetetan. Aurrekoen baldintza berean.2009-09-11    Lan egutegia aldatzen da, hiru lan txandetatik bira pasaz. EEEa ez betetzeagatik langileek salaketa jarri zuten.2010-02-10    Epaileak langileen alde egin zuen.2010-04-29     Zuzendaritzak EEE berria aurkeztu zuen.2010-06    EEE onartu zen. Industria Departamentuak oniritzia eman zion, Lan Ikuskaritzaren eta langileen ordezkarien kontrako iritziarekin. 115 langile hartu zituen eta 8 hileko epean gauzatzeko. Espediente honen %10 besterik ez da erabili orain arte.