Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak sustatzen duen hitz eta esapideen jokoa da Batixabi. Altsasuarren hizkuntza kolokiala aberasteko asmoz sortu zuen Kimak. Aurten bos jokaldi prestatu ditu eta horietan 1.017 jokalarik parte hartu dute. Azken jokaldian euriarekin zerikusia zuten hitzak agerian utzi behar zituzten jokalariek. 111 izan ziren parte hartu zutenek. 12 sari banatu dituzte ongi erantzun dutenen artean.