Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El poder del cambio en tus manos izenburua du erakusketak. Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak erakusketa horren bidez Milurteko Helburuen garrantziaren berri eman, gaur egun zertan diren azaldu eta gobernuei hartutako konpromisoak betetzeko exijitzeko bideak zein diren azaldu nahi du. Aldi berean, Madre Corajek gizarteari erakutsi nahi dio ekintza errazekin arazo globaletan eragiteko gaitasuna dutela pertsonek. Madre Corajek erakusketarekin batera sentsibilizazio tailerrak antolatu ditu. Astelehena bitartean bakarren batek tailer horietan parte hartu nahi badu 690 710 356 telefonora hots egin dezake.Aurkezpenean Gizarte Ongizateko zinegotzi Mari Carmen Otaegi eta Madre Corajeko Carlos Diego Mogues izan ziren.