Etxarriko abesbatza Alcalatik bueltan

Guaixe 2010eko abenduaren 13a

Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua eskaini zuen larunbatean Alcala de Henares hirian, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako Con voz propia zikloaren barruan. Etxarriko abeslariek garai eta estilo anitzeko obra sakroak eskaini zituzten lehen zatian, eta, bigarrenean, Nafarroako konpositoreen eta bertako musika herrikoian oinarritutako obrak. Cervantesen jaioterriko katedrala leporaino bete zen haiek entzuteko. Etxarriarrak pozik geratu ziren emanaldiarekin eta jendearen harrera beroarekin.