Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sinadura besterik ez da falta, baina Nafarroako Gobernuak asteleheneko bileran erabaki zuen baimentzea hitzarmen berria Aita Barandiaran adinekoen egoitzarekin. Egoitzak dituen 42 bi ohetatik 36 kontzertatuko dira (bat gehiago). Hain zuzen publikoak diren oheak. Gainontzeko seiak patronatuarenak baitira eta partikularrek ordaintzen dituzte. Hitzarmen berriaren arabera, Altsasuko adinduen egoitzak aurten 69.832 euro jasoko ditu eta heldu den urtean 639.168 euro. Hitzarmena lau urterako luzatu daiteke. Aurretik zegoen kontzertua 2001ekoa zen eta orain despeditzen zen. Era berriaDependentziarako Nafarroako Agentziak Concerdep programa jarri du martxan. Dependentzia egoeran dauden pertsonen ohe guztiak kontzertatzea du helburu. Horrek lan hitzarmenak aldatzea ekarri du. Orain arte egoitzek jasotzen zituzten diru-laguntzak zuzenean. Orain, berriz, egoitzen bidez han dauden pertsonen oheak kontzertatzen dira.Aita Barandiaran egoitzako kudeatzaile Mª Eugenia Martinez de Goñik azaldu digunez, "oheak okupatzen dituzten pertsonen dependentziaren arabera izanen da diru-laguntza aurrerantzean". Martinez de Goñik argitu digunez, egoitzetan dauden pertsonak hiru multzotan sailkatuta daude: batetik, mendetasun handikoak eta lehen mailako mendetasun handia dutenak; bigarren mailako mendetasun dutenak eta mendetasun moderatua dutenak, bestetik; eta, azkenik, mendetasunik ez dutenak.Egoitzan dauden pertsonek duten mendetasunaren arabera, beraz, diru-laguntza aldatu eginen da. Bestalde, Martinez de Goñik jakinarazi digu departamentua egoitzaren beharren inguruko txosten bat prestatzen ari dela. Egoitzan daude dagoeneko eskatu zituzten telebistak, 32 ohe artikulatu, 42 butaka ergonomiko, garbigailua, lehorgailua eta garabiak.