13. postuan dago Altsasu

Guaixe 2010eko abenduaren 13a

Dantzalekuko zelai berrituan jokatutako partidaren lehendabiziko zatian Beti Onak aritu zen finago. Altsasuk izandako bi akats aprobetxatuz bi gol sartu zituzten Beti Onak taldekoek, baina tartean Altsasuk gol bat sartu zuenez, 1-2 galduz joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian altsasuarrak kementsu atera ziren eta bost minututan egoerari buelta eman zioten, Aiestaran eta Davilari esker 3-2 aurreratuz. Baina Beti Onako Javierrek gola sartu eta hirunako berdinketarekin despeditu zen lehia. Gauzak horrela, Universidad de Navarrak jarraitzen du lider, 35 punturekin, San Jorge bigarrenari lau puntu atereaz. Altsasu hamahirugarrena da, 9 punturekin. Larunbatean Mutiloan jokatuko du Altsasuk, 23 punturekin seigarrena den Amigó taldearen kontra.