Munduaren bira, doan! animazio filma egin ondoren, Somuga etxeak egitasmo berria dauka esku artean: Gartxot, Itzaltzuko bardoa. Film luze berria Juanjo Elodik eta Asisko Urmenetak zuzendu dute. Aurreko animazio film luzean bezala, honetan ere Jose Mari Morcillo Morkots egonen da egileen artean.Pelikula euskal mitologian oinarritua dago eta Gartxot koblakariari buruzkoa da. Orreagako abade berriak atzerriratu egin zuen Gartxot, haren seme Mikeloten ahots miragarriaz gozatu ahal izateko eta mutikoa monje abeslari bihurtzeko. Dekoratuak ordenagailu bidez egin dituzte, eta Orreaga eta Itzaltzu agertzen dira, baita inguruko herriak ere. Egileek espero dute pelikula 2011ko abenduan estreinatzea. INAAC fundazioak 20.000 euro jarri ditu Gartxot, Itzaltzuko borda egiteko. Munduari bira zinemanGolem Baiona zinemak Euskaraz egindako zinema zikloaren lehen edizioa hartuko du abenduaren 17ra arte. Azken bi urteetan egindako euskarazko film sorta bat emanen dute. Horien artean dago Munduari bira, doan! Haren egileen artean daude Jose Mari Morcillo Morkots eta Idoia Zufiarre sakandarrak. Gaur, 19:30ean, eskainiko dute.