Gabon kantak lau ahotsetara

Guaixe 2010eko abenduaren 17a

Altsasuko Erkudengo ama abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur arratsaldeko azken orduan. Altsasuko abesbatzako zuzendari Inma Arroyok jakinarazi digunez, ohiko gabonetako kontzertua eskainiko dute. Altsasuarrek gabon kanta ezagunak eskainiko dituzte. Kontzertuaren bigarren zatian abesbatzarekin bat eginen dute Enrike Zelaia akordeoi jole handiak eta Josetxo Lumbreras perkusio joleak.Urte amaieran lanpetuta ibili da Altsasuko Abesbatza; zenbait truke kontzertu izan ditu. Gaurkoan altsasuarrak bakarrik egonen direla probestuz, gogoan izanen dituzte aurten zendu diren Oscar Bujanda eta Faustino Martinez de Contrasta abesbatzako kideak. Kontzertuaren aurretik, 20:00etan, haien omenezko meza izanen da, eta bertan izango dira Erkudengo Amako lagunak.