CBASK-en asteburuko emaitzak

Guaixe 2010eko abenduaren 16a

Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek - CBASK eta Clientes CAN Alsasua - asteburuan egindako lana hartuko dugu hizpide. Gizonezkoen senior mailako 2. maila autonomikoan Altsasuko bi talde ari dira lehian. CBASK J-k 62-48 irabazi zion Cantolaguari, eta CBASK F-k 76-60 hartu zuen menpean Larraona. Bi taldeak bikain dabiltza. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 18+9 punturekin. CBASK J laugarrena da, 16+4 punturekin, eta CBASK F zortzigarrena, 12+1 punturekin. Igandean Larraona izango du aurkari CBASK J-k, 12:00etan, Iruñean, eta larunbatean Silotite Baztanen kontra ariko da CBASK F Elizondon, 20:15ean. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan CBASK Altsasuko taldeak, liderrak, 98-24 irabazi zion Silotite Baztani, garaipen potoloa lortuz. Sailkapenean lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 15+1 punturekin. Asteburuan atseden jardunaldia du. Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 14an jokatuko du CBASK-ek, Aranguren taldearen kontra, 19:45ean. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeak 69-58 irabazi zion Arangureni. MB Solar Oncineda A taldeak lidergoan jarraitzen du, 15+6 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua laugarrena da, 14+1 punturekin. Larunbatean Arenas taldearen kontra jokatuko dute altsasuarrek, 11:30ean, Tuteran. Emakumezkoen kadete mailako 2. mailako lehen multzoan Burlata B talde liderrak 33-65 hartu zuen menpean Clientes CAN Alsasua J. Burlata B taldea da liderra, 11+2 punturekin, eta Altsasuko taldea laugarrena da, 7-5 punturekin. Larunbatean Toki Ona Bortziriak taldearen kontra jokatuko dute altsasuarrek, Sanduzelain, 10:50ean.Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako laugarren multzoan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 71-21 hartu zuen menpean Carmelitas Vedruna taldea. Burlata C taldea da liderra, 14+7 punturekin, eta altsasuarrak bigarrenak dira, 13+2 punturekin. Larunbatean Frijucar Gares taldearen kontra ariko dira altsasuarrak, Iruñean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailan, Clientes CAN Alsasuak 54-17 irabazi zion Irurtzun taldeari. Clientes CAN Alsasua da liderra, 14+7 punturekin, eta Irurtzun laugarrena da, 11-1 punturekin. Larunbatean San Cernin B taldea izango du aurkari Altsasuk, 9:30ean Azpilagañan, eta Carmelitas Vedrunaren kontra ariko da Irurtzun, larunbatean, 9:30ean Azpilagañan. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak taldeak ditu baita minibasket mailan, neskena eta mutilena.