Hodei Mazkiaran Caliko Munduko Kopan ariko da

Guaixe 2010eko abenduaren 16a

Gaur, abenduaren 16an, ostegunarekin, Pista Txirrindularitzako Caliko Munduko Kopa abiatuko da. Hain zuzen ere Munduko Koparen bigarren manga izango da Kolonbiako Calik hartuko duena. Han ariko diren txirrindularien artean Hodei Mazkiaran pistard altsasuarra dago. Cespa-Euskadi bere taldearekin ariko da Hodei, Ana Usabiaga eta Iban Leanizbarrutia taldekideekin, Raul Menaren gidaritzapean. Hodei ostiralean keirin proban eta larunbatean abiadura proban ariko da altsasuarra. Cespa-Euskadi taldeak igandean hartu zuen Kolonbiarako bidea eta ia 11 orduko bidaia izan zuten, eta ordutik egoerara egokitzen eta entrenatzen ari dira.