Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean bildu ziren Arfeko enpresa batzordea eta zuzendaritza. Gerentziak langileen ordezkariei jakinarazi zien urriko soldataren erdia lehenbailehen ordaintzeko asmoa zuela. Eta gerentziak gaineratu zuen langileei zor diena ordaintzeko finantziaziorik ez duela opatzen. Azalpen horiek, ordea, ez dute langileen nahia ase. Soldata hori kobratuko balute ere hilaren akaberan lau soldata kobratzeko lituzkete: azarokoa, abendukoa eta udako eta neguko estrak. Langileendako gerentziak "ez du sinesgarritasunik epeak eman eta betetzen ez dituelako". Bileran bertan enpresa batzordeak zuzendaritzari jakinarazi zioten astelehenean hasitako greba heldu den astean segida izanen duela. Arfeko langileak enpresako bi ateen ondoan daude piztutako suen ondoan biltzen dira, hotzari aurre egiteko. Gainera, gaurtik eta grebak irauten duen bitartean egunero bitan udaletxearen aurrean kontzentratuko dira: 11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. NaBaiKoalizioak "elkartasuna eta babesa" azaldu die Arfeko langileei. Txentxo Jimenez parlamentariak esan du ezin dela onartu enpresek langileei ez ordaintzea. Enplegu erregulazio espedienteak zuzendaritzak behar bezala ez dituela justifikatu salatu du Jimenezek. Guztiaren atzean enpresaren deslokalizazio interesak ikusi ditu parlamentariak. Egoeraren ondorioak langileen bizkar hartutako neurriekin bideratzea ere salatu du NaBaik.