Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar jokatuko da, abenduaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik aurrera Altsasuko Zubeztia elkarteanSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Zaldi Beltza xake taldearen laguntzarekin, X. Sakanako Xake Txapelketa antolatu du. Txapelketa abenduaren 18an jokatuko da, larunbatarekin, aurten 100 urte bete dituen Altsasuko Zubeztia elkartean, eta txapelketaren arduraduna Zaldi Beltzako Jose Migel Mauleon izanen da. Sari ederrak Hogei minutuko zortzi partidetara jokatuko da txapelketa. Partidak goizeko 10:00etatik aurrera hasiko dira jokatzen. Bazkaltzeko atsedenaldia eginen dute, eta Zubeztia elkartean bertan eginen dute hamaiketakoa eta otordua xakelariek. Bazkalondoan aurrera jarraituko dute lehiek, txapelketa bukatu arte.Txapeldunak 120 euroko saria eta txapela jasoko du, bigarrenak trofeoa eta 90 euro, eta hirugarrenak trofeoa eta 60 euro. Horretaz gain, 14 urtetik beherako lehen hiru gazteendako trofeoak izanen dira eta lehendabiziko sakandarrak ere aipamena izango du. Iaz Hiriberriko Txitera elkarteak hartu zuen txapelketa. Helduen mailan Mikel Torres nagusitu zen, beteranoetan Diego Moral eta 14 urtez beherakoetan Aimar Ieregi. Xakelari sakandarrei dagokionez, Koldo Flores izan zen onena. Antolakuntzak 40 xakelari ingururen parte hartzea espero du eta xake txapelketa gertutik ikusteko gonbitea egin du. Txapelketak zer uzten duen biharko egunak esango du.