Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 17:00etan etxeko txikiek album ilustratuen munduan murgiltzeko aukera ederra dute. Aitziber Alonso eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileek tailerra eskainiko dute Altsasuko Iortia kultur gunean. Saioa amaitzeko, 19:00etan, Patrizia Eneriz kontu kontari ariko da: Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra dio ipuin-kontalariak. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du egitasmoa Etxepare sariaren barruan.