Kontzertu hunkigarria

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak kontzertu hunkigarria eskaini zuen joan zen ostiralean. Urteko azken kontzertuan, gogoan izan zituzten 2010ean zendu diren abesbatzako bi kide maiteak, Oscar Bujanda eta Faustino Martinez de Contrasta. Bien familiek oroigarri bana jaso zuten. Erkudengo Ama abesbatzak gabon-kanta ederrekin agurtu zuen urtea. Enrike Zelaia akordeoi jolea eta Josetxo Lunbreras izan zituzten lagun. Altsasuko eliza ederki bete zen. Bertaratu zirenek asko gozatu zuten kontzertuarekin.