Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pantxika Telleria txikienen unibertsora hurbildu da bere azken sorkuntzan. Haurren begirada bereganatu eta mundua ikuspuntu berri horretatik deskubritzeko parada ematen du Otto antzezlanak. Elirale konpainiaren lan goxo honetan bat egiten dute dantzak eta antzerkiak. Jose Cazaubon dantzaria eta Joxelu Berasategi aktorea ariko dira taula gainean eta Joseba Irazokik jarriko du zuzeneko musika, mandolina eta gitarrarekin. Soinu jolas, erritmo eta hitz jokoen laguntzarekin, haurtzaroko mundu sentiberan murgilduko gara. Haurren begiradarekin, egun arrunta abentura miresgarria izan daiteke. Baina, artza, osaba, autoa, azkenean nor da Otto?Etxeko txikienei zuzendutako antzerkia helduendako ere gozagarria izanen da.