Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igartexen lanean dauden 25 langileak berriro protestei ekin diete. Lau hilabete eta erdi daramaten enpresaren laukorik ikusi gabe. Baina hori baino okerragoa duten ezinegona, ez baitakite lanpostua izanen duten edo ez. Enpresa batzordetik (UGT 2 eta CCOO 1) azaldu digutenez, duela hilabete eta erdi zuzendaritzak jakinarazi zien bere asmoa zela lantegia ixtea, Igartex markari eustea eta bizpahiru komertzial lanean besterik ez uztea. Langileen ordezkariek azaldu digutenez, "8-10 egunen bueltan azalpenak emateko gelditu zen. Hilabete pasa da eta zuzendaritzaren asmoez ez dakigu ezer". Aurreko asteazkenean enpresa batzordeak zuzendaritza bilerara deitu zuen, baina ez zen halakorik izan, "informaziorik ez dagoelako". Langileek kexu dira zuzendaritzarekin, "ez du enpresa itxi, ez du azalpenik eman. Ezinegon egoera honekin lehenbailehen bukatu nahi dugu". Horregatik pasa den ostegunetik mobilizatzen hasi dira, enpresaren bideragarritasunaren inguruan azalpenak jasotzeko, eta, aldi berean, soldaten atzerapenak kobratzea eskatzeko.Kontziliazio aktoak28 langileek Lan Epaitegira ere jo dute. Kontziliazio akto batzuetan enpresa agertu da, bestetan ez, baina adostasunik ez da.MobilizazioakLantegian, egunero, 13:45etik 14:30era.Udaletxe aurrean, egunero, 18:00etatik 19:00etara, Arfeko langileekin batera. Azokan, asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara, Arfeko langileekin batera. Udaletxe aurrean, ostiraletan, 14:00etatik 14:30era.