Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igartex-eko 25 langileak mobilizazioekin jarraitzen dute egun hauetan eta berririk ez badago heldu den astean ere hala segituko dute. Igartex-eko langileak kexu dira azaroaren 15etik ez dutela enpresako zuzendaritzaren berri. Egun hartan langileek jakin zuten zuzendaritzaren asmoa enpresa ixtea zela. Harrez geroz jakin duten bakarra da beste enpresa bat haien lantegiaren itxiera kudeatzen ari dela. Baina langileek ez dute prozesu horri buruz edo datei buruzko inolako informaziorik. Langileak kexu dira zuzendaritza ez delako haiekin biltzen eta ez dielako informaziorik ematen. "Lehen sikiera ordaintzen saiatuko zela zioen. Orain dio ezetz", kexatu zaigu langile bat. Bost hilabete pasa dituzte kobratu gabe.Mobilizazioekin segituko dute Igartex-eko langileek. Lantegian, egunero, 13:45etik 14:30era. Udaletxe aurrean, egunero, 18:00etatik 19:00etara. Azokan, asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara. eta udaletxe aurrean, ostiraletan, 14:00etatik 14:30era.