Dora Salazarren Altsasu Gure Etxean

Guaixe 2010eko abenduaren 27a

Kalean dago Dora Salazarren Bidezidorrak liburua. Bertan, Altsasuko artistak bere herriko kale, plaza eta txoko kuttunen lamina ederrak jaso ditu. Gasolinera zaharretik abiatuta eta Altsasuko herriaren historia markatu duen tren geltoki zaharreraino, herrian barna bidaiatzeko aukera ematen du liburuak. Argazkiek, marrazkiek, arkitektura planoen tankerako marra zuzenek eta letrek bat egiten dute Dora Salazarren lamina ederretan. Bere irudimen eta eskutik pasa ondoren, Altsasuko karrikek hiriburuko kale zabalak dirudite. Orri bikoitzeko 50 lamina ederreko liburu mardula salgai dago 30 euroren bueltan Altsasuko Gure Etxean.ErakusketaLiburuan bildutako lamina originalak ikusgai daude Altsasuko Gure Etxean. Errege ostera arte irekita egonen da, astean zehar arratsaldez eta jai egunetan goiz eta arratsaldez.