Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Iortia kultur gunean magia trukuekin hasiko dute urtea. Navarcadabra taldeak Indiako magia ekarriko du Sakanara. Iurgi magoak bakarkako lan miresgarria eskainiko du Iortia kultur guneko oholtza gainean. Tagore idazlea omenduko du bere heriotzaren 150. urteurrenean. Tagorek Nobel saria jaso zuen 1913an. Urte hartan bertan jaio zen Sorcar Indostango mago ezagunena. Kasualitate hori da ikuskizunaren abiapuntua. Indiako magia emanaldiak hiru India ezberdin bildu ditu bere baitan: kale ikuskizunen herrialdea, antzinako zeta ibilbideen garaiko India eta India exotikoa. Hiru eszenatoki horietan kokatuko dira Tagorek bere idazkietan jaso zuen giro lirikoa eta Sorcar-en magia zirraragarria. Familia guztiarendako ikuskizun ederra da. Magia koloretsu eta harrigarriak aho zabalik utziko ditu etxeko txikiak. Helduek, gainera, magia hinduaren ikerketaren emaitzarekin gozatu ahal izanen dute. Ikuskizuna Altsasun mustuko dute.