Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itziar Nazabalen lanak ikusgai egonen dira datorren astetik aurrera Iruñeko Paulino Caballero kaleko Galilea Aretoan. Altsasuko artistak bere azken margolanak erakutsiko ditu bertan, Ensueño de un sexo exagerado saileko lanak. Oihal gaineko teknika mistoko koadro koloretsuak egin ditu. Bere lanetan ohi denez, margolanetan testura eta emozio esplosioa dago. Azken lanetan margo leherketak irudi erotikoekin uztartu ditu. Horren emaitza da Ensueño de un sexo exagerado seriea.Hilaren hasieran Erroman erakutsi zituen lehen aldiz serie honetako margolanak. Orain, Sakanatik bertan, Iruñean ezagutzeko aukera izanen dugu. Urtarrilaren 3an, astelehenean, 19:00etan mustuko dute erakusketa eta bertan egonen da hilaren 14ra arte.